Gotzon Barandiaran eta Itxaro Bordaren errezitaldi-solasaldia Garoan

Aritz Mutiozabal 2024ko eka. 18a, 16:15

Itxaro Borda. (GUKA)

Ostegunean izango da belaunaldi ezberdineko bi poeten ekitaldia, 18:30ean hasita. Batak zein besteak bere azken lana aurkeztuko du.

Errezitaldi eta solasaldi literarioa antolatu du Garoa liburu dendak ostegun arratsalderako. Susa argitaletxeak argitaratu berri dituen bi poesia lan eta haien sortzaileak jarriko dituzte parez pare: Gotzon Barandiaran Galbahea lanarekin eta Itxaro Borda Itzalen Teknonikarekin.

Belaunaldi ezberdinetako bi poeta bekoz beko, bertatik bertara, irakurtzen eta solasean ariko dira aste honetan Euskal Herriko hainbat txokotan. Gaur, asteratea, Bilboko Biran; bihar, Gasteizko Eva Forest Liburutopian; eta etzi, azkenik, herrian gozatzeko parada izango da, 18:30etik aurrera, doako sarrerarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide