Moor Surf eskolak jaso du itsas kiroletako kalitate zigilua

Jabi Gonzalez Toston 2024ko eka. 18a, 14:30

Moor Surf eskolako eta Inquieto Naveganteko ordezkariak itsas kiroletako kalitate zigilua eskuetan dutela, Ion Arzoena UKUEko lehendakariarekin batera. (UKUE)

UKUEk bigarren urtez banatu ditu ziurtagiriak eta lehenengo aldiz lortu du herriko enpresa batek.

Zarauzko Moor Surf eskolako arduradunek harro erakutsi zuten joan den astean Urola Kostako Udal Elkartearen eskutik jasotako itsas kiroletako kalitate zigilua. Kataluniako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Profesionalen Elkargoak kudeatzen du ziurtagiria Udal Elkartearekin batera eta helburua da itsas-kirol sistemak bere osotasunean eta zehazki zerbitzu profesionalen modalitatean behar duen kalitatea bermatzea.

UKUEk 2022ko urrian martxan jarritako Kirol Poloa egitasmoaren barruan banatu ditu itsas kiroletako kalitate zigiluak azken bi urteetan, eta Moor Surf eskola berau jaso duen herriko lehenengo enpresa da. Zumaiako Inquieto Navegante enpresarekin batera jaso du eta iaz, Orioko Begi Bistanek eta Zumaiako Surfing Zumaiak eta Redymarrek jaso zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide