Gipuzkoako Urak partzuergoak aurrera jarraitzen du joan den martxoaren hasieran abiatutako lanekin, herriko ur hornidura sektoretan banatzen ari dira, eta, egin beharreko jarduerak garatu ahal izateko ur mozketa gehiago egin beharko dituzte bihar, 08:30etik 12:30era. Partzuergoak zehaztu duenez, Bizkaia kalean egingo dituzte biharko lanak eta etenaldia Iturribidea, Santa Marina eta Santa Klara kaleei ere eragingo die.
Nolanahi ere, partzuergoak azaldu du gerta litekeela lanak lehenago amaitzea, eta, ondorioz, zerbitzua adierazitakoa baino lehenago berrezartzea. Kontrara, lanak luzatzen bazaizkio jakinarazi du 900-32 22 22 edo 943-00 22 22 telefono zenbakietara deitu dezaketela herritarrek mozketaren berri zehatzagoa izateko. Halaber, ohartarazi du ur mozketa dela eta, presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait ondorio gertatu daitezkeela zerbitzuan.
Mozketak aipatu kaleetako honako zenbaki hauetan izango du eragina:
- Iturribidean: 1, 2, 3, 4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18, 20, 22, 24, 26, 28, 30, 32, 34, 36 eta 38 zenbakietan.
- Bizkaia kalean: 1, 3, 5, 7, 9, 11, 13, 15, 17, 19, 21, 23, 25, 27, 29 A eta 29 B zenbakietan.
- Santa Marina kalean: 19, 21, 23, 28 eta 30 zenbakietan.
- Santa Klara kalean: 1, 2, 3, 5 eta 7 zenbakietan.