Brünner Todesmarsch eta Interpunkce taldeek joko dute bihar Hiruputzun

Aritz Mutiozabal 2024ko eka. 17a, 17:00

Brünner Todesmarsch. (utzitakoa)

Txekiar Errepublikako hardcorea zuzenean entzuteko parada izango da gaztetxean, 20:30ean.

Zarata Zarautzek antolatuta, Txekiar Errepublikako Brünner Todesmarsch eta Interpunkce taldeek joko dute bihar Hiruputzu gaztetxean, 20:30ean hasita. Lehena Brnoko laukotea da, eta hardcore-punk bizia jorratzen du. Bere azken lana Fragging izeneko hamabi hatzbetekoa da, duela astebete kaleratua, eta bertan hamahiru abesti jasotzen dira minutu eta minutu eta erdikoak.

Bigarrena talde, berriz, Praga hiriburutik dator, fastcore gordina eskaintzera. 2015etik ari da hardcore eszenan bizi-bizi, eta iaz kaleratutako Nenávidět srdcem, milovat nožem iraupen ertaineko diskoko abestiak ez ezik, ibilbide osokoak ere presente izango dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide