'Alteritats' dokumentala emango dute bihar Modelon

Julene Sorarrain 2024ko eka. 18a, 12:00

'Alteritats' dokumentalaren fotograma bat.

LGTB+ harrotasunaren harira, Parekidetasun departamentuak Alteritats dokumentalaren proiekzioa antolatu du. Bihar emango dute Modelo aretoan, 19:00tan eta sarrera doakoa izango da.

Alba Crosek eta Nora Haddadek zuzendutako Alteritats (Otredades) dokumentala maitasun lesbikoaren ospakizun bat da. Igaro dituen jaialdi guztietan goraipatua izan da eta Gaudi sarietarako 2 izendapen jaso ditu, besteak beste, Dokumental onena eta Musika onenarena. Kataluniako lesbianen lau belaunaldiren bizipenei heltzen dio, Maria Arnalen laguntza musikalarekin. Bihar emango dute Modelo aretoan, 19:00tan eta sarrea doakoa izango da lekua bete arte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide