Gran Camping Zarautzek 'Green Key' ziurtagiria jaso du

Julene Sorarrain 2024ko eka. 18a, 11:00

Turismo Saila, Zarauzko Udaletxeko ordezkariak, kanpineko zuzendariak eta lan taldea saria jasotzen. (Gran Camping Zarautz)

Ingurumenarekin konpromiso handia duten establezimendu turistikoek lortzen duten ziurtagiria da, hain zuzen. Zarauzko kanpina izan da Euskal Herriko lehena ziurtagiri hau lortzen.

Aurreko ostiralean jaso zuen Gran Camping Zarautzek Green Key ziurtagiria. Bertan izan ziren Turismo Saila eta udaletxeko ordezkariak, kanpineko zuzendariak eta lan taldea saria jasotzeko. José Palacios ADEACeko lehendakariak banatu zien Green Key saria kanpineko lankideei. 

Green Key ingurumenarekin konpromisu handia duten establezimendu turistikoek lortzen duten ziurtagiria da. Gran Camping Zarautz Euskal Herriko lehen kanpina izan da ziurtagiri hau lortzen eta era berean, Gironako (Herrialde Katalana) Cypsela Sandaya Kanpinak ere lortu du. Espainiar Estatuan beste inork ez du lortu ziurtagiri hau.

Ziurtagiria lortzeko, Gran Camping Zarautzek neurri ekologiko eta jasangarriak hartu ditu, besteak beste, hondakinen kudeaketa eraginkorra, uraren eta energien erabilpen arduratsua eta mugirkotasun jasangarriaren sustapena.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide