'El cielo rojo' filma emango dute jatorrizko hizkuntzan

Julene Sorarrain 2024ko eka. 18a, 09:00

Modelo aretoan izango da ikusgai gaur, 19:15etan hasita. Sarrerak leihatilan edo Kutxabanken webgunean erosi daitezke.

Christian Petzold zuzendari alemaniarraren El cielo rojo filma ikusteko aukera izango da gaur Modelo aretoan. Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen iazko Berlinalean, baita Gizonezko Aktore Onenaren izendapena iazko Europako Zinemaren Sarietan.

Uda bero eta lehor bat, azken urteetan beste asko bezala. Baso-suteak kontrolaezinak dira. Lau gazte oporretako etxe batean elkartzen dira, Itsaso Baltikoaren ondoan, Ahrenshoopetik ez oso urrun. Sugarrek astiro eta oharkabean inguratzen dituzte. Zeru gorri bat dute gainean. Zalantza egiten dute, beldur dira, baina ez suteengatik; maitasunak beldurtzen ditu.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide