Koldobika Jauregi eskultorea hil da

Aritz Mutiozabal 2024ko eka. 17a, 12:00

Koldobika Jauregi artista Sanz Enea erakusketa aretoan. (Aritz Mutiozabal)

Zelai Ondo auzoan dagoen izenik gabeko eskultura artista alkizarrarena da, 1985ean egina. Era berean, hura arduratu zen Telmo Esnal zinegilearen Dantza filmeko jantzien diseinuaz; duela lau urte Sanz Enean izan ziren ikusgai.

Koldobika Jauregi artista alkizarra zen atzo, 64 urte zituela, bihotzekoak jota. Hainbat arte diziplina lan du zituen, baina nagusiki eskulturgintzan nabarmendu zen, eta 90eko hamarkadatik aurrera  erreferentziazko euskal artista izan zen, Euskal Herrian nahiz nazioartean. Zarautzekin izan zuen lotura berezi bat; izan ere. bere ibilbidean zehar hainbat bider erakutsi zituen bere obrak Ispilu Arte galerian eta Sanz Enea kultur etxeko aretoan.

Erakusketez harago, gogoratu behar da Zelai Ondo auzoko bolatokiaren gainaldean dagoen eskultura Jauregirena dela. 1985ean, Harri eta Herri izeneko Nazioarteko I. Simposiuma egin zuten Zarautzen, eta artistak jardunaldirako egindako obra. Izenik gabea da, eta burdina eta Markinako harriarekin landu zuen. Bestalde, Zarauzko Udaleko Kultura Sailak sustatutako Arte Sorkuntzarako Daniel Txopitea Bekako lehen edizioko epaimahaikidetako bat izan zen, 2012an.

Aipagarria da Telmo Esnal zarauztarrak zuzendutako Dantza filmeko jantziak Koldobika Jauregik diseinatu zituela, eta estreinakoz Sanz Enean jarri zituztela erakusgai. Filma hobeto ulertzen laguntzeko hamaika urrats eskaini zituen 2020an, arropen, atrezzoen, erreminten eta zenbait materialen bidez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide