Usoa Ostolazak Pirinioetako Tourra irabazi du

Jabi Gonzalez Toston 2024ko eka. 17a, 09:30

Usoa Ostolaza podiumean, Piriniotako Tourra irabazi berritan. (Utzitakoa)

Bigarren etapan lortutako abantailari esker gailendu da txirrindulari zarauztarra eta Laboral Kutxak lehen aldiz lortu du garaipena lasterketa bateko sailkapen nagusian.

Balentria egin du Usoa Ostolaza txirrindulari zarauztarrak asteburuan. Pirinioetako Tourra irabazi du. Hiru etapa jokatu dituzte, guztira, eta Ostolaza lehenengo hamarren artean helmugaratu da denetan. Aubisqueko mendatean amitutako bigarrenean, gainera, garaipena lortu zuen aurkariei hainbat segundoko aldea aterata. Hain justu, alde hori probestu du lasterketako sailkapena nagusia irabazteko eta bere taldeari orain arte lortu gabe zuen garaipena emateko; izan ere, Laboral Kutxak lehenengo aldiz irabazi du lasterketa bateko sailkapen nagusia.

Bada, larunbatean lortutako alde horri eusteko, ezinbestekoa izan da talde lana eta hala nabarmendu du Ostolazak bera: "Oso pozik eta harro nago taldeak egin duen lanarekin. Ikaragarria eta zirraragarria izan da taldekide guztiak maillot horiaren helburua eusteko lanean ikustea. Pozik nago taldea ematen ari den aurrerapausoekin eta guztiok lortu dugun garaipenarekin".

Hori horrela, txirrindulari zarauztarrak 31 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatutako Valentina Cavallarri eta 58 Iurani Blanco taldekideari.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide