Emanaldi jendetsuarekin agurtu du ikasturtea musika eskolak

Jabi Gonzalez Toston 2024ko eka. 15a, 15:30

Ikusmin handia sortu du herriko musikari berriek Frontoi Txikien eskaini duten saioak. Adin guztietako ikasleek parte hartu dute eta orotariko instrumentuak elkartu dituzte.

Imanol Urbietaren ametsa bete du, beste behin, haren izena daraman musika eskolak musikaz alaitu baititu herriko kaleak. Frontoi Txikin eskaini du ikasturte amaierako emanaldia, baina aurrez kalejira ere egin dute musikari berriek.

Adin guztietako eta orotariko instrumentuak elkartu dituen bi ordu inguruko saioa izan da eskaini dutena. Hala, musika eskolako ikasleek eren irakasleekin batera ikasturte honetan ikasitakoa erakutsi diete Frontoi Txikira bertaratu direnei. Gainera, ez dira gutxi izan, eguraldia lagun jende andana bildu baita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide