Musika Egunarekin batera, Zarautz Abesbatzako hiru taldeek kontzertuak eskainiko dituzte ostiral honetan Frontoi Txikin. Antolatzaileek azaldu dute, eguraldi txarra egingo balu Musika Plazan eskainiko dutela emanaldia.
Arratsaldeko 19:00etan izango da lehen kontzertua, Txinpirinena, eta 21:30ean, beste bi abesbatzena. Bertan, urteroko kontzertua eskainiko dute, hainbat kantu abestuta.