Udalak diruz lagunduko ditu Zarautzi buruzko GRAL eta MAL proiektuak

Julene Sorarrain 2024ko eka. 15a, 13:00

Beka horien bidez, gazteen lanei balio eta hedapena eman nahi zaie, betiere, lanok Zarautzekin erlaziorik badute. Bekak eman ondoren, udalak antolatutako aurkezpen-saio publiko bat egingo da.

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuak dirulaguntzak emango dizkie herriko gazteei Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) idazteko.

Beka horien bidez, gazteen lanei balio eta hedapena eman nahi die, betiere, lanok Zarautzekin erlaziorik badute (ekimenak, zerbitzuak, industria, historia…). Bekak eman ondoren, udalak antolatutako aurkezpen-saio publiko bat egingo dute.

Dirulaguntza horiek eskatu ahal izateko, eskatzaileek 21 urtetik 30 urtera bitartean izan beharko dituzte eta Zarautzen erroldatuta egon beharko dira dirulaguntzetarako eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta, gainera, Zarautzen erroldatuta egon beharko dira aurreko hiru urtetan (etenik gabe), edo gutxienez 10 urtetan, etenekin. Gainera, onuradunek GRAL edo MAL ikasgaian matrikulatuta egon behar dute.

Beken zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da eta irailaren 15ean irekiko dute izen-ematea eta hilabeteko epea izango dute eskaera egiteko; urriaren 15era arte, alegia. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide