Hitzordu bikoitza izango du Udaberri elkarteak bihar

Jabi Gonzalez Toston 2024ko eka. 15a, 10:00

Adinekoen Astean Udaberri elkartearen parean egindako dantzaldia. (Utzitakoa)

Udaberria dantzan ekimenaren bigarren saioa antolatu dute elkartearen parean arratsaldean eta abesbatzako kideek emanaldia eskainiko dute Gazolatzen (Nafarroa).

Egun lanpetua izango da biharkoa udaberri jubilatuen elkarteko kideentzat; izan ere, bi ekintza izango dituzte. Aurten 20 urte beteko dituen Udaberri Abesbatzak kontzertua eskainiko du, batetik, Gazolatzeko (Nafarroa) Andre Mariaren Garbikundeko elizan, eta, Udaberri Dantzan ekimeneko bigarren saioa egingo dute, bestetik, Zarautzen bertan. 18:00etatik 20:00etara izango da elkartearen kanpoaldean. Hala, bertaratzera animatu dituzte herritarrak elkarrekin dantzan aritzeko.

Abesbatzari erreparatuta, atzera berriro, datorren astean ere izango dute 20. urteurreneko saioa. Herrian bertan izango da hori, San Pelaio ermitan, ostiralez, 11:00etan hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide