Basarri Bertsopaper lehiaketan izena emateko epea datorren astean amaituko da

Julene Sorarrain 2024ko eka. 16a, 13:30

2022ko Basarri sariko garaile Aner Peritz bertsotan, txapela buruan duela. (Zarauzko Udala)

Zarauzko Udalak antolatutako lehiaketaren helburua da euskara eta bertsolaritza sustatzea eta euskal sormenean eragitea. Lanak aurkezteko epea ekainaren 21ean, larunbatean, itxiko dute.

Basarri Bertsopaper Sarien 40. edizioa ospatuko dute aurten. Zarauzko Udalak antolatutako lehiaketaren helburua da euskara eta bertsolaritza sustatzea eta euskal sormenean eragitea. Sari bakarra emango dute, 1.800 eurokoa. Epaimahaian Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Unai Muniain izango dira. Edonork har dezake parte eta parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 21era arte egongo da zabalik. Lanak kultura@zarautz.eus helbidera bidali beharko dira. Sari banaketa Bertso Astean egingo dute, uztailan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide