'Uganda bizikletan' dokumentala botako dute gaur Pagoetako egoitzan

Mireia Galarza Bastida

Dokumentaleko momentu bat. (Utzitakoa)

Bertan izango dira ikus-entzunezkoaren protagonistak, Maider Larrañaga eta Txetxu Lete. 19:00etan hasiko da proiekzioa. 

Pagoeta mendizale elkarteak antolatuta, Uganda bizikletan dokumentalaren proiekzioa egingo dute gaur Santa Marinako elkartearen egoitzan, 19:00etan hasita. 

Bertan izango dira ikus-entzunezkoaren protagonistak, Maider Larrañaga eta Txetxu Lete, eta beraiek Afrikan bizikleta bidez egindako bidaia izango dute hizpide. "Afrikan beste erritmo batean bizi dira. Guk erlojuak ditugu eta haiek denbora. Eskuzabalik eta irribarre batekin hartu gaituzte pasatu ditugun herrixka guztietan, muzungu-muzungu esanez. Sinpletasuna bizitzaren esentzia dala erakutsi digute", azpimarratu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide