Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sustatu du Eusko Jaurlaritzak 17. logela. Euskaratik eta euskaraz sortutako ihes-gela honek helburu du aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarri bat eskaintzea, kanpaina elikatzearekin batera.
Saio bakoitzak 40 minutuko iraupena du. Denbora tarte horretan ihes-gelatik irtetea lortu ezean, amaitutzat emango da jokoa. 16 urtetik gora, euskara ulertu edota hitz egiteko gai den edonork, mugarik gabe parte hartu dezake ihes-gelan. Gurpildun aulkia behar dutenek ere irisgarritasuna bermatuta dute. Gehienez, 5 lagunek parte hartu dezakete saio bakoitzean, espazioari eta jokoaren ezaugarriei behar bezala erantzuteko.
Izena emateko webguneko galdetegia bete behar da. Erreserba bakoitza, izena eman duen pertsonarentzako eta bere taldekideentzako baliagarria da.