Mus Txapelketarekin amaituko dute Extremadurako Kultur Astea

Julene Sorarrain 2024ko eka. 14a, 16:00

Parte hartzeko bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu. Izena 21:30tan emango da Francisco de Zurbaran elkartearen egoitzan.

Francisco de Zurbaran elkarteak Etxremadurako 34. Kultur Astea antolatu du eta hainbat jarduera egin dituzte azken astean zehar. Gaur emango diote amaiera urteroko Mus Txapelketa Azkarrarekin. Parte hartzeko bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu. Izena 21:30tan emango da elkartearen egoitzan (Zigordia 48).

Lehen saria txapela eta diru-bilketaren %40a dira; bigarren saria txapela eta bilketaren %30a; eta azkenik, hirugarren eta laugarren sariak bilketaren %20a eta %10a. Txapelketa 22:00tan hasiko da eta elkartearen egoitzan jokatuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide