'Artea eta diseinua' zikloaren lehenengo saioa egingo dute Photomuseumen

Julene Sorarrain 2024ko eka. 14a, 09:00

Zikloaren lehenengo saioan Olafur Eliasson artista daniarraren lana aztertuko dute. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

Photomuseumek sustatuta eta Zarauzko Udalak babestuta, kultur hedapenerako Gela programaren barruan, ostiraleko saioa Artea eta diseinua zikloaren lehen saioa izango da. Diseinatzaile handien diseinuak sortzeko ematen duten denbora eta ahalegina aztertuko dituzte, beren lanak eta bizitzak arakatuz. Horietako bakoitzaren bizitza pribatua ere ikusiko dute, eta horrek gaika aztertzeko aukera emango du.

Ostiral honetan Olafur Eliasson artista daniarraren lana aztertuko dute, urperatze esperientziak sortzen dituena: eguzki plaka batekin eguzkitxo itxurako lanpara bat egitetik hasi eta kalean izotz zati artikoak jartzeraino.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide