Joan den astean ireki zituzten hegoaldeko aparkaleku berriko ateak, asfaltatze eta pintatze lanak amaitu ondoren. Aldi berean, Bizkaia kaleko sarbideak egokitzeko lanak egin dituzte azken egunotan, eta lan horiek amaituta, dagoeneko erabilgarri dago kale horretako zirkulazioa bi noranzkoetan.
Ibilgailuentzat ez ezik, oinezkoentzat ere prestatu dute bide zati hori, beraientzat "leku segurua" izan dadin.