UKUEk zaintza jardunaldiak antolatu ditu herritarrentzat

Julene Sorarrain 2024ko eka. 13a, 11:00

Ekimena zaintza sektorean lan egiten duten herritarrei eta dependentzia egoeran dauden pertsonen familiei zuzenduta dago.

Elkar-Ekin proiektuaren barnean, Urola Kostako Udal Elkarteak bi zaintza jardunaldi antolatu ditu herritarrentzat, kontzientzia indartzeko eta hausnartzeko helburuarekin. Lehena ekainaren 18an, asteartean, izango da eta zaintza sektorean lan egiten duten edo egin nahi duten herritarrei zuzenduta dago. Bigarrena, aldiz, ekainaren 19an, asteazkenean, izango da eta dependentzia egoeran dauden pertsonen familiei zuzenduta dago.

Jardunaldiak 16:00tik 18:30ra egingo dituzte Oteitza Lizeo Politeknikoan. Izena emateko 943-89 08 08 zenbakira deitu daiteke baita lanpoltsa@urolakosta.eus helbidera idatzi ere. Bi jardunaldiak doakoak izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide