Kalapie Elkarteak bilera irekia egingo du bizikleta mugikortasunari buruz

Julene Sorarrain 2024ko eka. 13a, 09:00

Lege Zaharren enparantzako bizikletak aparktzeako tokia. (Zarauzko Udala)

Bilera ekainaren 19an, asteazkenean, egingo dute 18:00tan, Haize-Orratz Gaztelekuan.

Kalapie Herriko Txirrindularien Elkarteak bilera irekia egingo du Zarauzko bizikleta mugikortasunaz hitz egiteko. Bileran gaur egungo egoeraz, bizikleta mugikortasunaren arazoez eta irtenbideez, eta herrian Kalapieren antzeko bizikletaren aldeko herritar mugimendu antolatu bat abiarazteaz hitz egingo dute. Bilera ekainaren 19an, asteazkenean, egingo dute 18:00tan, Haize-Orratz Gaztelekuan.

Kalapie irabazi-asmorik gabeko txirrindulari elkarte bat da. Helburuak hiriko garraiobide bezala bizikletaren sustapena eta bere erabiltzaileen interes eta segurtasunaren defendatzea dira. Halaber, ingurugiroarekiko mugikortasun jasangarriaren defentsa da Kalapieren beste helburu bat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide