Emakumea Surflarik udaberriko topaketa egingo du larunbatean

Julene Sorarrain 2024ko eka. 12a, 14:30

Emakumea Surflari Zarautz.

Topaketaren helburua da emakume surflarien sarea sustatzea. Goizeko 09:30etan hasiko da eta Zarauzko Munoa plazan egingo dituzte jarduerak. Gaur da izena emateko azken eguna.

Emakumea Surflarik hainbat jarduera antolatu ditu aurtengo udaberriko topaketarako. Besteak beste, elkarteko jarduerak, talde jolasak eta kalejira antolatu dituzte, baita animal flow Rocioren eskutik. Topaketaren helburua da emakume surflarien sarea sustatzea. Goizeko 09:30etan hasiko da eta Zarauzko Munoa plazan egingo dituzte jarduerak.

Topaketan parte hartzeko Emakumea Surflariren webgunera jo daiteke. Izen-ematearen prezioa 25 eurokoa izango da janariarekin eta bost edari tiket barne eta 20€ bazkaririk gabe. Inskripzioarekin batera zapi bat eta edalontzi bat oparituko dituzte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide