Palestinaren aldeko kontzentrazio ibiltaria egingo dute ekainaren 23an

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 12a, 12:00

Palestinako bandera. (Artxiboa)

Palestina askatu lelopean, Munoan hasiko dute manifestazioa 12:00etan, eta malekoi aldera mugituko dira ondoren.

Gernika Palestina taldearekin elkarlanean, Palestinaren aldeko kontzentrazio ibiltaria antolatu du Zarautz Herri Ekimenak ekainaren 23rako. Palestina askatu lelopean, Munoan hasiko dute manifestazioa 12:00etan, eta malekoi aldera mugituko dira ondoren.

Ekimenaren helburua da Palestinako genozidioa salatzea eta bertako herritarrei babesa erakustea. Beraz, antolatzaileek herritarrak gonbidatu nahi dituzte kontzentrazioan parte hartzera, baita Palestinako banderak eramatera ere. Horretaz gain, surfistei ere dei egin diete uretatik ere ekimenarekin bat egitera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide