'Tupust!-Gu' komikia aurkeztuko dute bihar, Garoan

Jabi Gonzalez Toston 2024ko eka. 12a, 11:00

Maider Leturiaga ilustratzailea. (Eitb Kultura)

Hainbat artistek osatu duten kolektiboa da Tupust! eta antologia feminista osatzen ari dira izen berarekin. Zarautzen aurkeztuko dutena hirugarren alea da.

Tupust! kolektiboak izen bereko antologia feministaren barruan argitaratu duen hirugarren komikia aurkeztuko du bihar Garoa liburu dendan. Tupust! - Gu deitu dute azken ale hori eta aurrekoen ildo berari jarraitzen dio; izan ere, Tupust! - Ni deitu zuten lehen lana eta Tupust! - Zu  bigarrena. Arrakasta handia izan dute aurreko biek, salmentak agortu baitituzte.

Kolektiboaren azaldu duenez, "komikia eta feminismoa uztartzea" da haien helburu nagusia, eta, aldi berean "egileen arteko sarea osatzea, sare hori lan eta proiektu berriak abiarazteko baliatu ahal izateko, izan ditzakegun zalantzak gainontzeko taldekideekin partekatzeko eta, azken finean, elkarri laguntzeko balio dezakeen komunitatea". Misio horren barruan sartzen da hain zuzen Tupust! komiki sorta, baina bihar azalduko dute xeheago Garoan, esan bezala. 19:00etan hasiko da saioa eta Maider Leturiaga ilustratzaileak parte hartuko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide