Crucifucked, Black Panda eta Cruz taldeak, larunbatean Hiruputzun

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 11a, 14:30

Crucifucked taldea. (Crucifucked)

Larunbatean izango dira kontzertuak, 21:00etan, baina 20:00etan irekiko dituzte ateak. 

Zarata Zarautz kolektiboak antolatuta, Crucifucked, Black Panda eta Cruz musika taldeek emanaldiak eskainiko dituzte larunbatean, 21:00etan hasita, Hiruputzu gaztetxean.

Lehenengo taldea Bilbotik (Bizkaia) etorriko da eta Death&Roll eta Crust generoan dago oinarrituta haren proposamena. Black Panda, berriz, Galiziako (Espainia) musika taldea da eta Cruz taldea Bartzelonakoa (Herrialde Katalanak).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide