Derrigorrezko soldadutzaren inguruko hitzaldia eskainiko dute ostiralean

Julene Sorarrain 2024ko eka. 11a, 12:30

Adrian Zelaia, Ekai Centerreko kidea. (Argazkia: Unibertsitatea.net).

Ekitaldia 17:30tan hasiko da Haize-Orratz Gaztelekuan eta doako sarrera izango du lekua bete arte.

Ekai Center zentroak lagunduta, hitzaldi bat antolatu dute Mari Carmen Basterretxea doktorearen eta Adrian Zelaia ikerlariaren eskutik. Gerratera garamatzate lelopean, gizon eta emakumeentzako derrigorrezko soldadutza izango dute hizpide. Basterretxea antropologia sozialean espezializatutako doktorea da eta Zelaia, aldiz, EKAI Groupeko presidente exekutiboa. 

Hitzaldia ekainaren 14ean, ostiralean, eskainiko dute 17:30etan Haize-Orratz Gaztelekuan (Zigordia kalea 34, beheko solairua). Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide