Erakusketa berria inauguratuko dute Arkami galerian

Julene Sorarrain 2024ko eka. 17a, 09:00

Liliana Rubio bere obra erakusten. (Utzitakoa)

Liliana Rubio arkitekto eta zeramista kolonbiarrak Figuratiboa vs Abstraktua obra eskainiko du. Asteazkenean, 18:30etatik aurrera, artista eta haren lana ezagutzeko aukera egongo da, lunch txiki baten laguntzaz.

Liliana Rubio arkitekto eta zeramistaren kolonbiarraren Figuratiboa vs Abstraktua erakusketa irekiko dugu Arkami Arte Galerian. Erakusketa figuratiboa eta abstraktuaren artean kokatzen du artistak, itsas-labarren eta arkitekturaren artean. Bere artelanak, serie ezberdinen baitan kokatzen ditu.

Batetik, Flysh serieko hainbat lan izango dira ikusgai; euskal kultura eta herriari dion mirespena islatzen duena. Artelan hauek sortzeko, euskal labarrekin egiten du lan, haien forma, ertz, eta testurak ezagutzera iritsiaz.

Bestetitk, Arkitektura seriea ezagutzeko aukera izango da ere, Bilboko Guggenheim Museoaren arkitekturan oinarritutako jarroi eta eskulturaz osatua, multzo gisan beren artean sortzen diren itzal eta isladek berezi egiten dutena. Azkenik, zuri-beltzeko bi kuboek, bi serieak batzen dituzte, forma puru eta abstraktuak, labarretako formetan inspiratuz lau zatitan banatzen direlarik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide