Aurtengo xake denboraldiari amaiera emateko, Zarauzko Xake Klubak partida azkarretako xake txapelketa antolatu du. Partidak 5+3 erritmoan jokatuko dira eta Lege Zaharren enparantzan izango da, ekainaren 16an, 10:00etatik 13:00etara. 6 txandatan jokatuko da, eta sariak banatuko dira parte-hartzaile guztien artean. Txapelketa irekia da, beraz adin eta maila ezberdinetako jokalariek hartu ahalko dute parte.
Izena emateko xakezarautz@gmail.com helbidera idatzi daiteke, norbere izen-abizenak adierazita, edo 634-41 42 78 (Andoni Etxabe) zenbakira mezua bidaliz, edozein zalantzak argitzeko ere harremanetarako bi bide horiek erabili daitezke. Izena ematea dohainik da, eta epea ekainaren 14ean, ostiralean, bukatuko da.