Igande honetan izan du Modelo Aretoak Antzerkia Familian egitasmoko denboraldi honetako azken emanaldia. Tomax Pailazoaren Azken Festa emanaldiarekin eman zioten amaiera denboraldiari. Udari begira, areto barrutik kalera irtengo dira ikuskizunak eta jada prest dago familiei zuzendutako uztaileko eta abuztuko egitarau berezia. Guztira doako sei emanaldi eskainiko dituzte.
Udan emanaldiak Villa Manuelako frontoian izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Hona hemen egitaraua:
Uztailak 11
Kattalinen Bidaia (Panpotx elkartea)
Uztailak 18
Izarren Eguna (Xabi Magoa, Marse eta Potx Magoa)
Abuztuak 1
Finito Infinito (Cia. Trotamundos)
Abuztuak 8
Mute (Cia. Orain Bi)
Abuztuak 22
Artilusio (Markeliñe)
Abuztuak 29
Txaplin (Tutik Clown)