Imanol Urbierta musika eskolakoek kurtso amaierako emanaldia egingo dute

Julene Sorarrain 2024ko eka. 11a, 10:00

Imanol Urbieta Musika Eskolaren 2023ko 'Musikalean' ekitaldia. (Jabi Gonzalez Toston)

Larunbatean egingo dute erakustaldia herri osoan zehar. Besteak beste, batukadak, diana txistulariek eta txarangak hartuko dute parte.

Imanol Urbierta Udal Musika eskolako ikasleek kurtso amaierako emanaldia eskainiko dute larunbatean. Diana txistulariek emango diote hasiera ekitaldiari, 10:30tan; jarraian, batukadaren txanda izango da, 11:00tan; ondoren, txarangak joko du 11:30tan; eta amaitzeko, frontoi txikian, shots eta instrumentu taldeen emanaldia eskainiko dute, 11:30tan.

Diana, batukada eta txarangaren ibilbidea hurrengoa izango da: Udaberritik hasi eta Zigordia kaletik zehar Udaletxera joango dira; ondoren Modelo Aretotik igaro eta Musika Plazara; eta jarraian Kale Nagusitik zehar, Larrañaga farmaziaren aurrean amaituko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide