Gabota Dantza Eskolak emanaldia eskainiko du ostegunean

Julene Sorarrain 2024ko eka. 10a, 15:30

Adin guztietako 55 dantzarik hartuko dute parte. Erakustaldia Aritzbataldeko pilotalekuan egingo dute eta sarrea doakoa izango da.

Gabota Dantza Eskolak emanaldia eskainiko du ekainaren 13an, ostegunean. Oraingo honetan, hainbat adinetako 55 dantzarik hartuko dute parte dantza errrepertorio zabala hartzen duen emanaldian. Erakustaldia 18:30an hasiko da, Aritzbataldeko pilotalekuan. Sarrera doakoa izango da. Mireia Alberdi Gabota eskolako irakasleak gehitu du "familia giroan dantzaz gozatzeko aukera paregabea" izango dela. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide