EH Bildu-Orain Errepublikak irabazi ditu Europako hauteskundeak Zarautzen

Julene Sorarrain 2024ko eka. 10a, 10:15

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024.

EH Bilduk jaso zuen botoen gehiengoa atzokoan. Guztira 3.577 eskuratu zituen, botoen %35,86, 2019an baino 426 boto gutxiago. EAJren kasuan, 2.974 boto eskuratu zituen, botoen %29,81, duela lau urte baino 2.190 gutxiago.

Hauteskunde eguna izan zen atzo Europako Batasuna osatzen duten 27 herrialdeetako 450 milioi herritar ingururentzat, eta alderdiek herritarrei eskatu zieten arren bozka zezatela Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Parte hartzea ia 14 puntu jaitsi da Zarautzen 2019koarekiko, izan ere, atzo 18:00etan emandako datuen arabera, hautesle erroldaren %44,25ek eman zuten botoa Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan. 2019an, %58,14koa izan zen arratsaldeko parte hartzea.

EH Bilduk jaso zuen boto gehien atzokoan, izan ere, botoen %35,86 eskuratu zuen (3.577 boto). EAJ, aldiz, bigarren postuan kokatu zen botoen %29,81 eskuratu ondoren (2.974 boto). Bi alderdiek 2019an baino boto gutxiago jaso zuten atzo: EH Bilduk 426 boto gutxiago, eta EAJk, berriz, 2.190 boto galdu baitzituen atzo.

PSE-EE eta PP alderdiek, aldiz, botoak irabazi zituzten: PSE-EEk 1.863 boto jaso zituen, 2019an baino 420 boto gehiago; eta PP alderdiaren kasuan, 638 boto jaso zituen, orain dela lau urte baino 235 boto gehiago.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide