Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

2019koarekiko 9,54 puntu jaitsi da eguerdira arteko parte hartzea

Andrea Zipitria 2024ko eka. 9a, 15:21

Boto paperak Orokietako hauteslekuan, gaur. (Andrea Zipitria)

Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, Zarautzen 5.978 herritarrek eman dute boza 12:00ak arte, hautesle erroldaren %32,25ek. 2019an, %41,79koa izan zen lehen orduetako parte hartzea, baina dena dela, Gipuzkoako parte hartze datua baino altuagoa da oraingoz, Zarauzkoa. Hautesle erroldaren %29,63k eman baitu botoa eguerdirako Gipuzkoan.

Europako Parlamenturako hauteskundeen lehen parte hartze datuak eman ditu dagoeneko Espainiako Barne Ministerioak. Hego Euskal Herrian behera egin du parte hartzeak 2019ko Europako hauteskundeekiko, eta Zarautzen ere bai.

5.978 herritarrek eman dute boza Zarautzen 12:00ak arte, hautesle erroldaren %32,25ek. 2019an, %41,79koa izan zen lehen orduetako parte hartzea. Beraz, 9,54 puntu jaitsi da parte hartzea duela lau urteko hitzorduarekiko, baina udal eta foru hauteskundeekin batera egin ziren urte hartan Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak.

Dena dela, Gipuzkoako parte hartze datua baino zerbait altuagoa da Zarauzkoa: hautesle erroldaren %29,63k eman du botoa eguerdirako Gipuzkoan, eta 2019tik 8,63 puntu jaitsi da parte hartzea.

Eguneko bigarren parte hartze datuak 18:00etatik aurrera emango ditu Espainiako Barne Ministerioak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide