Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

Hasi dira herritarrak botoa ematen

Andrea Zipitria

Goiz ibili dira herritar batzuk, Zarautzen. 9:00ak puntuan hasi da jendea sartzen. Goizean zehar ilarak ere egin dira hainbat kasutan, baina normaltasun osoz ari dira igarotzen Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak.

Goiztiar ibili dira hainbat zarauztar, eta 9:00ak puntuan hainbat izan dira Euorpako Legebiltzarrerako bozka ematera joan direnak, eta goiz osoan zehar ere joan etorri dezente ari da izaten Zarautzen. Eguerdian jakinda da zenbatekoa den parte hartzea. Guztira, 18.436 zarauztar daude deituta bozkatzera.

20:00etara arte izango da botoa emateko aukera. Ondoren, emaitza guztiak Guka webgunetan jarraitzeko aukera izango da. Parte hartze datuak ikusgai izango dira eguerdi aldera, eta gauean, berriz, zenbaketa datuen infografiak argitaratuko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide