Astebete baino ez da falta aurtengo sanpelaioetarako, baina urtero bezala Iñurritza Jai Batzordeak aste honetan ekingo dio jai egitarauari: pilota txapelketa, marrazketa tallerra, txalokin dastaketa... Dagoeneko prest dute Iñurritzako zelaian egingo dituzten jardueren egitaraua. Bada, hauexek dira batzordearen sanpelaioetako Iñurritza auzoan prestatu duen egitaraua:
Ekainak 22, larunbata
11:oo. Kalezkako pilota txapelketa, frontoian
11:30. Haurrentzako 'Mendi' marrazki-txokoa, Iñurritzako zelaian
Ondoren, Apaxi ipuin kontalariaren emanaldia haurrentzat
12:30. Txakolin dastaketa
17:30. Jalgi dantza taldearen aurkezpena
18:30. Hamarru Elektrotxaranga tabernaz taberna
22:00. Kantu-Afaria
Ekainak 25, asteartea
18:30. Poteo girotua DJ L. Krokodiloaren eskutik
00:00. Festei hasiera emateko txupinazoa
Ondoren, erromeria Bide Batez-en eskutik
Ekainak 26, asteazkena
09:00. Txistulariekin Goiz Eresia
11:00. Meza nagusia, San Pelaio ermitan
12:30. Aurreskua Iñurritzako gazteek eskainia, Iñurritzako zelaian
Arratsaldez, erromeria Iñurritzako zelaian
22:30. Erromeria Izer eta Alabierekin
Ekainak 27, osteguna
05:30. Baratxuri-zopa, Iñurritza Elkartean, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia
06:00. Zarautz TRIK trikitixa elkarteko ikasle eta Goizeko Intzako txistulariekin, oilasko biltzearen hasiera Iñurritza Elkartean
13:30. Oilasko biltzearen amaiera, Iñurritzako zelaian
Arratsaldez, erromeria
22:30. Bertso jaialdia
Ondoren, erromeria Bat Bitanen eskutik
Ekainak 28, ostirala
09:00. Txistulariekin goiz eresia
11:00. Meza, Iñurritzako elizan
Ondoren, hamaiketakoa auzoko jubilatuentzak, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia
11:30. Haur jolasak
14:00. Gibel jana, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat
19:00. Herri kirolak Joseba Ostolaza Harri eskolaren eskutik
20:00. Parrillada
22:00. Kontzertuak: GZR, Alarma Morea eta Fan & Go
00:00. Banderaren beheratzea eta festen amaierako txupinazoa