Jiu Jitsu Zarautz Lotus Club, Espainiako BJJ torneoaren barruan, Open Getxo txapelketan lehiatu ziren ekainaren 1ean. Bosgarren etapa izan zen, hain zuzen, jokatu zutena. Ehunka borrokalarik parte hartu zuten, tartean Zarauzko lau atletak.
Zarauztarren artean, Lukasmar Bandeira Borgesek lortu zuen lehen postua, gerriko beltzdunen 80kg baino gutxiagoko mailan. Taldeen kasuan, Lotus Clubek bigarren postua eskuratu zuen; bigarren talderik onena izan zen kirolari guztien emaitzak batuta.