Bihar hasi eta ostiralera bitartean, Jolas Astea antolatu du Udaberrik. Zehazki, tokara, petankara, ping pong-era, dardoetara, igelera eta futbolinera jolastuko dute bertan, hiru egunetan guztira: astelehena, asteazkena eta osteguna.
Egun horietan, baina arratsaldez, musera eta seiko urrera jokatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Partida horiek amaitu ondoren, hilaren 14an, sari banaketa egingo dute 11:00etan.
Billar txapelketa
Jolas Asteaz gain, billar txapelketa ere ari dira jokatzen Udaberrikoak Zumaiako Hogarrekoekin batera. Hilaren 18ra bitartean jokatuko dute, eta finala ekainaren 22an izango da, 10:30ean, Udaberrin.
Antolatzaileek azaldu dute behin partidak amaituta txapeldunei garaikurrak emango dizkietela eta lagunarteko bazkaria egingo dutela.