Guka Zarautzen azken zozketek badituzte euren irabazleak. Gaur eta igandean eskainiko dituzte, hurrenez hurren, Mira hadi antzerkia eta Azken festa ikuskizuna, eta zozketan parte hartu dutenek ekintza horietako hiru sarrera bikoitz lortzeko aukera izan dute hedabide honen bitartez.
Zozketa egin ostean, Ainara Garcia, Carmen Valois eta Nerea Mujika izan dira sarituak Mira hadi antzezlanerako; Azken festa ikuskizunerako sarrerak, aldiz, Amaia Arrietak, Nagore Zuzuarregik eta Ander Murillok lortu dituzte.