Aldaketak izango dira trafikoan Zarauzko triatloiaren ondorioz

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 7a, 11:00

Meagako bidegurutzea. (Artxiboa)

Alde batetik, Nafarroa kalea, N-634 errepidea, itxita egongo da Zumaiatik Zarauzko norabidean, 14:00etatik 18:00era, eta AP-8tik egin beharko da ibilbide hori. Aldiz, Zarauztik Zumaiarako norabidean, errepidea irekita egongo da lasterketa guztian zehar.

Bihar jokatuko dute Zarauzko Triatloiaren XXXVII. edizioa, eta hori dela eta, hainbat errepide mozketa egingo dituzte egunean zehar.

Alde batetik, Nafarroa kalea, N-634 errepidea, itxita egongo da Zumaiatik Zarauzko norabidean, 14:00etatik 18:00era, eta AP-8tik egin beharko da ibilbide hori. Aldiz, Zarauztik Zumaiarako norabidean, errepidea irekita egongo da lasterketa guztian zehar. Meaga itxita egongo da  bi norabidetan 14:00etatik 18:30era, bai Bizkaia kaleko igoeratik, bai parrokia paretik ere. Getaria eta Meaga Garate gainetik lotzen dituen GI-3391 errepidean ere mozketak daude ekaina hasieratik. 

Gipuzkoa kalea, Kasino kaletik mendebaldera eta Nafarroa-Gipuzkoa biribilgunetik Kortazarrera, itxita egongo da trafikoari 16:30etik 21:00etara. Salbide kalea ere itxi egingo dute, 15:30etik 17:00etara.

Garraio publikoan aldaketak

Garraio publikoari dagokionez, nabarmentzekoak dira Zarauztik Getariara doan linearen aldaketak. Hain zuzen, Nafarroa 1-3 geltokia ez da erabilgarri egongo 12:00etatik 18:30era, eta Sanz Enean egingo dute geldialdia linea horretako autobusek. Aldiz, Zumaiatik datorren autobusa, 14:00etatik aurrera, AP-8tik etorriko da eta Nafarroa kalea-Don Leandro geltokian egingo du geldialdia. Hemen ikus daiteke informazio guztia. 

Zarauzko Hiribusaren kasuan, 1 Lineak eta Linea Mistoak eskainiko dute zerbitzua larunbat honetan. Triatloiaren ibilbidea eta trafiko mozketak direla eta, aldaketak izango dira ordutegi eta geltokietan. Lotura honetan aurki daitezke larunbatean bi linea horiek jarraituko dituzten ordutegi eta ibilbideak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide