Udaleku Irekien aurrematrikulak arrakasta handia izan du

Julene Sorarrain 2024ko eka. 8a, 10:00

Irune Urbieta Hezkuntza eta Gazteria zinegotzia eta Ane Franco Iruretagoyena Sorginmuño Begirale Taldeko kidea. (Zarauzko Udala)

Udalekuak uztailaren 1etik abuztuaren 14ra bitartean izango dira Orokieta Herri eskolan, 9:30etik 13:00etara. 2023-2024 ikasturteko HH5 eta LH6 maila artekoek parte hartuko dute.

Zarauzko Udalak Udaleku Irekiak antolatuko ditu uztaila eta abuztuan zehar. Duela hiru aste inguru ireki zen aurrematrikulazioa eta, epe honetan, 230 haurrek uztailean eta 80 haurrek abuztuan eman dute izena.

Aurrematrikulan izena eman zuten gurasoek Udalekuen ordainketa gauzatzeko jarraitu beharreko pausuen informazioa jasoko dute emailez datorren astetik aurrera. Honekin batera, Tarifa Sozialaren inguruko informazioa helaraziko da, beharra duten familiek, eskaintzen den hobaria eskatu ahal izateko.

“Aurreko urteetan izandako esleipena amaitu ondoren, aurten haur kopurua handitzeko aukera izan dugu eta, herritarren aldetik izandako erantzuna ikusita, erabakian asmatu dugula esan dezakegu”, azaldu du Irune Urbieta Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak. “Gehienezko kopuruak igoz, aurreko urteetan ospatu beharreko zozketak eta haurrak Udalekuetan parte hartu ezinda uztea ekidin dugu”.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide