'Bakea eta askatasuna irabaztera!' lelopean babesa adierazi diote Kubatiri

Andrea Zipitria 2024ko eka. 6a, 11:00

Kubatiren aldeko kontzentrazioa, atzo, Lehe Zaharren Enparantzan.

Bakea eta askatasuna irabaztera! lelopean, 50 lagun inguru bildu ziren atzo arratsaldean, Lege Zaharren Enparantzan, Antton Lopezi babesa adierazteko. Bertan izan zen Kubati ere. Ongietorrien gaia "asmatu" egin dutela uste du berak, baina beste edozer izan zitekeela. Izan ere, "lagun  bati agurtzea eta besarkatzea izorratu egiten diete". 

Sortuk deituta, Antton Lopez Ruiz Kubati ETAko kide ohiaren aldeko batzar informatiboa eta kontzentrazioa egin zituzten atzo, arratsaldean, Lege Zaharren Enparantzan. Bakea eta askatasuna irabaztera! lelopean, 50 lagun inguru elkartu ziren, eta bertan izan zen baita ere Kubati.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak bost urte eta zazpi hilabeteko kartzela zigorra ezarri nahi die Kubatiri eta beste bost kideri "ETAko 120 ongi etorri ekitaldi" antolatzeagatik. Kubatiren hitzetan "sabotajea" egiten ari dira saiatzen, eta "ez da kasualitatea": "Guztiak espetxean egon gara, eta berriz militante izan gara espetxetik atera ondoren". Ongietorrien gaia "asmatu" dutela uste du, baina beste edozer izan zitekeela. Izan ere, "lagun bati agurtzea eta besarkatzea izorratu egiten diete".

Egoera "ez da gozoa", baina "beldurrik ez" dutela azaldu zuen. Hala eta guztiez ere, guztiak kartzelatik atera arte "konpromiso borrokatzaile eta militantea" edukitzen jarraituko dutela gaineratu zuen, eta bide batez, igandean bozka egitera animatzeko deia egin zuen "faxistak irabazi ez dezaten".

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide