'Back to Black' filma emango dute asteburuan

Julene Sorarrain 2024ko eka. 8a, 09:00

Modelo aretoan izango da ikusgai, eta bost emanaldi eskainiko dituzte gaurtik hasi eta astelehenera arte. Sarrerak leihatilan edo Kutxabanken webgunean erosi daitezke.

Sam Taylor-Johnson zuzendariak Back to Black aurkeztu du aurten, Amy Winehouse abeslari eta konpositorearen bizitza pertsonal eta profesionala erakusten dituen filma. Jazz abeslari gisa hasi zen, eta hainbat Grammy sari irabazi zituen musikaren munduko izar bihurtu zen. Bere bizitza 2011n eten zen, 27 urterekin, alkoholaren eta drogen kontsumoa eta abusua zela eta. Sarrerak aretoko leihatilan edo Kutxabanken webgunean erosi ahal dira.

Ekainak 8, larunbata
19:15. Back to Black
22:15. Back to Black

Ekainak 9, igandea
19:15. Back to Black

Ekainak 10, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Back to Black
19:30. Back to Black

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide