Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan, gaurko saioa hirugarren adinekoen zineman inguruko seigarrena izango da. Egitasmoaren helburua da hirugarren adinekoek rol garrantzitsua duten filmak erakustea.
Gaurkoan Wim Wenders zuzendari alemaniarraren Buena Vista Social Club (1999) dokumentala emango dute; filmak laurogei eta larogeitamar urteko musikariez osatutako taldearen emanaldiez gain, hauei egindako elkarrizketak biltzen ditu. Kritikak goraipatu zuen filma, eta dokumental luze onenaren Oscar sarirako izendapena jaso zuen, baita beste sari ugari ere, horien artean European Film Awards sariko Dokumental Onena.
Titulu batzuetan, urteak igaro arren, protagonistek lanbide bat betetzen jarraitzen dute. Beste kasu batzuetan, erretiroaren une zailari aurre egiten diote. Film batzuetan gurasoak oztopo bihurtzen dira seme-alabentzat, nahiz eta maitasun handia dioten elkarri. Aipatzekoak dira, besteak beste, Wrinkles (2011), Ned esnatzen (1998), Gran Torino (2008), Cocoon (1985), Youth (2012), edota Space Cowboys (2000).