'Aingeruak eta neskameak' liburua aurkeztuko dute

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 5a, 17:35

June Fernandez idazlea. (Txalaparta)

Lisipe bildumako azken liburuaren aurkezpena etzi izango da, 19:00etan, eta Uxue Alberdi idazleak egingo ditu aurkezle lanak. 

Garoa liburudendak antolatuta, Lisipe bildumako azken liburua aurkeztuko dute etzi, ostirala. Hain zuzen, June Fernandezen Aingeruak eta neskameak liburuaren aurkezpena egingo dute ludoteka gaineko bigarren solairuan.

Uxue Alberdi idazlea arduratuko da aurkezle lanak egiteaz. Zehazki, 2019an argitaratu zuen Alberdik Lisipe bildumako Kontrako eztarritik liburua. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide