Zehaztu dute sanpelaioetako txosnetako egitaraua

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 5a, 14:30

2019ko balsa karrera. (Artxiboa)

Ekainaren 25, 26 eta 27rako osatu dute "mimo handiz prestatutako egitaraua", eta askotariko ekintzak egongo dira bertan, besteak beste, urteroko balsa karrera eta Ibil Bediren kontzertua. 

Geroz eta gertuago daude sanpelaioak, eta dagoeneko prest dute txosnagunerako egitaraua Mugimendu Sozialistak, Dandak eta Hiruputzuk, eta Bazion Ze Muitua herri mugimenduak. Ekainaren 25, 26 eta 27rako osatu dute "mimo handiz prestatutako egitaraua", eta askotariko ekintzak egongo dira bertan.

Hilaren 25ean bazkariarekin hasiko dute egitaraua, 14:30ean, eta hori eta gero Iagomago magoak ikuskizuna eskainiko du. lluntzean, 00:30ean, Skareggekasko eta Borla taldeen kontzertuak egongo dira txosnagunean. Egun hori Mugimendu Sozialistak antolatu du.

Asteazkenean, hilak 26, balsa karrerarekin hasiko dute Dandak eta Hiruputzuk antolatutako eguna 11:00etan, eta 12:30 aldera Hiruputzu gaztetxearen aldeko paella txapelketa egingo dute. Jarraian, 15:30ean, bingo musikatua izango da, eta 18:00ak aldera, berriz, Debrassband taldearen ikuskizuna. Iluntzean hainbat kontzertu eskainiko dituzte, lehenengoak 20:00etan, eta bigarrenak 22:30ean. DJ-ak ere izango dira bertan.

Ekainaren 27an ere, transpelaio egunean, egun osoko egitaraua prestatu dute urtero bezala Harrotasunaren Egunarekin bat eginez. 13:00etan Apaxi ipuin kontalariak ikuskizuna eskainiko du, eta ordu berean presoen aldeko talo jana antolatu dute. "Txotxa doan" izango dela azaldu dute antolatzaileek, eta mahaiak eta aulkiak ere egongo direla jakinarazi dute. 15:30ean Lur eta Markelen kontzertu akustikoaz gozatu ahal izango dute herritarrek, eta 17:00etan herri olinpiadak ospatuko dituzte. 18:30ean Drag Pelayon prozesio musikatua egingo dute, eta amaitzeko, 22:30 inguruan, Ibil Bedi eta Dj Fresa Morangok kontzertuak eskainiko dituzte. 

Hona hemen egitaraua, osorik:

Ekainak 25

· 14:30. Bazkaria, eta ondoren, Iagomago.

· 19:30. Atzarbale txaranga.

· 00:30. Kontzertuak Skareggekasko eta Borla taldeen eskutik. Bermuda Kolektiboa DJ-a.

Ekainak 26

· 11:00. Balsa karrera.

· 12:30. Gaztetxearen aldeko paella txapelketa.

· 15:30. Bingo musikatua.

· 18:00. Debrassband taldearen ikuskizuna.

· 20:00. ZARATA kontzertuak: Mäte eta Txixaparrazta. 

· 22:30. Nakar eta Ezezez. Dubai eta Arizonako Billy DJ-ak. 

Ekainak 27

· 13:00. Apaxi ipuin kontalaria.

· 13:00etatik aurrera. Presoen aldeko talo jana: txotxa doan eta mahaiak eta aulkiak egongo dira.

· 15:30. Lur eta Markelen kontzertu akustikoa.

· 17:00. Herri olinpiadak.

· 18:30. Drag Pelayon, prozesio musikatua.

· 22:30.  Ibil Bediren eta DJ Fresa morangoren kontzertuak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide