Zarauzko abesbatza gazteetan izena emateko epea ireki dute

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 5a, 09:00

Txinpirin abesbatza Frontoi Txikin. (Artxiboa)

Txinpirin abesbatzaren entseguak ostiraletan izaten dira, 18:00etatik 19:00etara, eta Zarazterenak, aldiz, astearteetan eta asteazkenetan, 19:30etik 20:30era. 

Zarautz Abesbatzak jakinarazi du bi abesbatza gazteetan izena emateko epea irekita dagoela, bai Txinpirinen -LH2tik LH5era- eta bai Zarazten -LH6tik 18 urtera-.

Taldeak adierazi duenez, saio horietan ahotsa lantzeaz gain "talde giro onena" ere eskaintzen dutela. Horretaz gain, emanaldiak ere egiten dituztela azaldu du taldeak. Txinpirin abesbatzaren entseguak ostiraletan izaten dira, 18:00etatik 19:00etara, eta Zarazterenak, aldiz, astearteetan eta asteazkenetan, 19:30etik 20:30era. 

Izena emateko entsegun egun batean abesbatzaren lokalera gerturatu edo abesbatza.zarautz@gmail.com helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek. 

Gizon bila

Gizonezkoen ahotsen bila ere jarraitzen du Zarautz Abesbatzak, eta bertan izena emateko gonbidapena ere egin du: "Abestea gustuko baduzu, musikarako belarri ona baduzu eta gogoa baduzu, entsegu egunak astearteetan eta ostegunetan egiten ditugu 20:30etik 22:00etara".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide