Francisco de Zurbaran elkartekoek Kultur Astea antolatu dute

Julene Sorarrain 2024ko eka. 4a, 16:30

Extremadura, sorterria gogoan. (Artxiboko argazkia)

34. Kultur Astea ospatuko dute ekainaren 7tik 14ra bitartean, Francisco de Zurbaran Extremadura Etxearen eskutik.

Urtero bezala, extremadurarren Zarauzko elkarteak Kultur Astea antolatu du. Ekainaren 7an, ostiralean hasiko dituzte ekintzak, Borda Ardoaren eskutik eskainitako ardo dastaketarekin. Aste osoan zehar era guztietako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute Francisco de Zurbaran elkarteko bazkideek, nahiz zarauztar guztiek. Besteak beste, Photomuseumera antolatutako bisita gidatuan parte hartzeko aukera egongo da, baita urteroko Mus Txapelketan jokatzeko aukera ere. 

Egitaraua

Kultur Astearen egitarau osoa honakoa da. Ekintza guztiak Francisco de Zurbaran elkartean (Zigordia kalea, 48) izango dira:

Ekainak 7, ostirala
19:00. Ardo dastaketa, Gómez de Segura Upeltegia. Doakoa, Borda Ardoaren eskutik.

Ekainak 9, igandea
13:00. 34. Kultur Astearen irekiera. Agurra eta Extremadurako produktuen dastaketa.

Ekainak 11, asteartea
18:00. Bingo 3. adinekoentzat eta txokolate jana. Sarrera librea.

Ekainak 12, asteazkena
18:00. Bisita gidatua Photomuseum Argazki eta Zinema Museora. Doako ekintza. Plaza mugatuak. Aurretiko izen-ematea: 688-74 34 44. Topalekua: Photomuseum (San Inazio 11).

Ekainak 13, osteguna
19:00. Ardo dastaketa. Ontañón eta Rippa Dorii Upeltegiak. Doakoa, Lukas Ardotegiaren eskutik.

Ekainak 14, ostirala
22:00. Mus Txapelketa. Izen-ematea: 30 euro bikoteko.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide