Eider Rodriguezek 'Eraikuntzarako materiala' liburuaz solas egingo du Arranon

Julene Sorarrain 2024ko eka. 4a, 13:30

Eider Rodriguez. (Irakurle Taldea 2022)

Jardunaldia ostegunean egingo dute, 19:00tik 20:00ra, Arrano tabernako bunkerrean. Sarrera doakoa da lekua bete arte.

Arranok, Lerroarte literaturako txokoaren barruan, solasaldia antolatu du Eider Rodriguez idazlearekin Eraikuntzarako materiala liburuaz hitz egiteko. Ekitaldia ekainaren 6an, ostegunean egingo dute, 19:00tik 20:00ra, Arrano tabernako bunkerrean. Sarrera doakoa da lekua bete arte.

Rodriguezek 111 Akademiaren saria jaso zuen 2021. urtean, Eraikuntzarako materiala eleberria urteko libururik gogokoena izendatu ondoren. Ez fikziozko nobelak alkoholak blaitutako aita-alaba batzuen arteko harremanaren hondarrak bildu eta lantzen ditu.  

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide