Ane Zubeldiak irabazi du Gipuzkoako Kadete Mailako Erlojupeko Txapelketa

Mireia Galarza Bastida 2024ko eka. 3a, 16:00

Ane Zubeldia, podiumean saria jasotzen. (Goiena)

52 segundu atera zizkion bigarren egin zuen Naxara Odriozolari eta minutu bat eta hamairu segundu Elena Cuencari.

Gipuzkoako Kadete Mailako Erlojupeko Txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean Bergaran, hain zuzen ere, San Antonio Sariaren 87. edizioa. Guztira 100 txirrindulari inguru batu ziren irteera puntuan, eta Antzuolara bidean egindako zazpi kilometrotako erlojupekoan Ane Zubeldia zarauztarra nagusitu zen Urko Nazabalekin batera. 

Emakumezkoen kategorian hamabost kirolari batu ziren irteera puntuan, eta Ane Zubeldiak -JRG Norclamp- 11:28.15ko denbora egin zuen. Hala, 52 segundu atera zizkion bigarren egin zuen Naxara Odriozolari eta minutu bat eta hamairu segundu Elena Cuencari.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide