Aner Peritzek irabazi du Gipuzkoa Bertsotan txapelketako Ataungo saioa

Mailo Oiarzabal 2024ko eka. 3a, 11:00

Aner Peritz Gipuzkoa Bertsotan txapelketako Ataungo saioan. (Bertsozale.eus)

Bigarren sailkatu da Eneritz Artetxe azkoitiarra 333,5 punturekin eta Aratz Igartzabal 319rekin. Julen Zulaika zarauztarra bosgarrena izan da saioan. Asteburuko sailkapen faseko azken geldialdiak jokatuta, dagoeneko erabakita daude Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan abestuko duten 34 bertsolariak, eta horietatik hiru izango dira zarauztarrak.

Gipuzkoa Bertsotan txapelketako azken asteburua jokatu dute larunbat eta igandean, eta Ataunen eta Elgetan nahiz Soraluzen eta Hernanin egin dituzte sailkapen faseko azken geldialdiak. Lehehengo horretan Aner Peritz zarauztarra izan da garaile, 342 puntu eskuratuta. Bigarren sailkatu da Eneritz Artetxe azkoitiarra 333,5 punturekin eta Aratz Igartzabal 319rekin. Julen Zulaika zarauztarra bosgarrena izan da saioan.

Elgetakoari dagokionez, Andoni Rekondok irabazi du 332 punturekin, eta Aitor Salegi zestoarra sailkatu da bigarren. Manu Goiogana hirugarrena izan da, eta bosgarren eta seigarren postuak eskuratu dituzte, hurrenez hurren, Julene Iturbe azkoitiarrak eta Beñat Jauregi zarauztarrak. Soraluzeko saioan Libe Goenaga getariarra bosgarren sailkatu da, eta hernanikoan, berriz, seigarren egin du Urko Egaña azpeitiarrak. 

Horrenbestez, erabakita daude Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren fase nagusian lehiatuko diren bertsolariak zeintzuk izango diren: 

A multzoa

  • 1. Aner Peritz (Zarautz):
    • lehen itzulia: 332 puntu.
    • bigarren itzulia: 342.
    • guztira: 674.
  • 3. Jon Gurrutxaga (Azpeitia):
    • lehen itzulia: 332.
    • bigarren itzulia: 341.
    • guztira: 673.
  • 4. Eneritz Artetxe (Azkoitia):
    • lehen itzulia: 327.
    • bigarren itzulia: 333,5.
    • guztira: 660,5.
  • 14. Oier Etxeberria (Azpeitia):
    • lehen itzulia: 318,5.
    • bigarren itzulia: 305.5.
    • guztira: 624.
  • 15. Julen Zulaika (Zarautz):
    • lehen itzulia: 316,5.
    • bigarren itzulia: 302.
    • guztira: 618,5.

B multzoa

  • 6. Unai Izagirre (Azkoitia):
    • lehen itzulia: 321,5.
    • bigarren itzulia: 324.
    • guztira: 645,5.
  • 7. Aitor Salegi (Zestoa):
    • lehen itzulia: 324.
    • bigarren itzulia: 319.
    • guztira: 643.
  • 15. Oier Aizpurua (Zarautz):
    • lehen itzulia: 304.
    • bigarren itzulia: 310.
    • guztira: 614.

Libe Goenaga getariarra eta Uxue Alkorta zarauztarra 18. sailkatu dira, hurrenez hurren, A eta B multzoetan; azken multzo horretan lehiatu eta kanpoan gelditu dira bigarren itzulian Beñat Jauregi zarauztarra, Julene Iturbe azkoitiarra eta Urko Egaña azpeitiarra ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide